Politika -
Gasteizen
Holokaustoaren biktimak gogoratu ditu Eusko Legebiltzarrak
Egoitzaren kanpoaldean zeremonia-gar bat piztu dute, Holokaustoaren Oroimenaren Egunaren harira, Auschwitzeko kontzentrazio-esparrua askatu zutenetik 73 urte betetzen direnean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Holokaustoa gogoratzeko ekitaldiekin bat egin du larunbat honetan Eusko Legebiltzarrak eta, horren harira, egoitzaren kanpoaldean zeremonia-gar bat piztuta izan du egun osoan zehar.
Espainiako Komunitate Juduen Federazioak eskatuta, Eusko Legebiltzarrak 2013an adostu zuen urtarrilaren 27 guztietan Holokaustoren biktimak omentzeko ekitaldia egitea. Gainera, 2005ean Europako Parlamentuak berak ere Holokaustoren Oroimenaren Eguna izendatu zuen urtarrilak 27, proposamen horrekin bat egiteko Gobernuei eta Parlamentuei gonbidapena eginda.
Dataren aukeraketa Auschwitz-Birkenauko kontzentrazio-esparruarekin lotuta dago, izan ere, duela 73 urte esparru hori askatu zuten eguna baita.
Gainera, ekitaldiak egin dituzte beste hainbat udalerritan, besteak beste, Donostian. Han, Ijentea kalean bildu dira Holokaustoaren ondorioz hildako lagunak omentzeko asmoz.
BIDEOA: 'Holokaustoren biktimak eredu izan behar dira berriro gerta ez dadin':