Politika -

Presoak

Marimar Blanco: 'Frantziak ez du aldatu ETAko presoekiko politika'

Orain arte, 15 presok egin dute gerturatzeko eskaera, Frantziako Justizia Ministerioaren arabera.

Marimar Blanco eta Helene Davo Frantziako Justizia Ministerioko zuzendariordea. EFE
Marimar Blanco eta Helene Davo Frantziako Justizia Ministerioko zuzendariordea. EFE
Marimar Blanco eta Helene Davo Frantziako Justizia Ministerioko zuzendariordea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marimar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak esan du Frantziak ez duela aldatu ETAko presoekiko politika, horiek Eusal Herriko espetxeetara gerturatzeko.

Blanco Frantziako Justizia Ministerioko goi-kargudunekin bildu da gaur, Parisen. Horren esanetan, "legea berdina da", baina ETAko presoek "jarrera aldatu" dute. Horregatik, Frantzia "banan-banan" ari da horien gerturatze eskaerak aztertzen.

Horren ildotik, Helene Davo Justizia Ministerioko zuzendariordeak "lasaitu" egin du PPko diputatua, eta presoen gerturatzea ez dela "orokorra" izango zehaztu dio.

Blancok azaldu duenez, Frantzian gerturatzea eskatzeko ez daude Espainian existitzen diren baldintzak, hots, "ETAz bereiztea eta barkamena eskatzea".

Davok eman dizkion datuen arabera, orain arte 15 presok egin dute gerturatze eskaera, baina Parisek "marra gorriei eutsiko die": "odol deliturik ez izatea, Espainiako Justiziarekin auzirik zabalik ez izatea eta kondena betetzeko zorian egotea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak albisteak Frantzia argazkiak ETA gaur Gaurko azken ordukoa Macronen Gobernua Terrorismoaren Biktimak