Politika -

Katalunia

Torrentek gaur erabakiko du inbestidura hilaren 30ean edo 31n egin

Boto delegatuen eskarien eztabaida asteartera arte atzeratzea erabaki du Parlamentuko presidenteak.

Torrentek taldeen ordezkariekin egindako bilera. Argazkia: EFE
Bilera Kataluniako Parlamentuan. EFE
Torrentek taldeen ordezkariekin egindako bilera. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak inbestidura saioa noiz egin erabaki behar du gaur. Berez, urtarrilaren 30ean zen egitekoa, baina Junts per Catalunya (JxCat) taldeak 31n egitea eskatu du —araudiaren arabera, saioa egiteko azken eguna da—. Hala, ostegun honetan erabakiko du Torrentek data baten edo bestearen alde egin. Bruselan diren bost diputatuetatik lauk botoa delegatzeko egindako eskariaren aurrean, erabakia urtarrilaren 30era arte atzeratzea ebatzi du Torrentek.

Parlamentuko presidenteak bilera informala egin du goizean taldeetako ordezkariekin. Batzarrean Puigdemont presidentegai bakarraren inbestidura saioaren inguruan hitz egin dute, baina ez dute akordiorik lortu.

Horrez gain, JxCat taldeak inbestidura saioa urtarrilaren 31n (16:00etan) egitea proposatu baitu. ERC eta Catalunya en Comu-Podem taldeek 30a nahiago dute. Horren kontura, Torrentek gaur bertan hartuko du erabakia.

Parlamentuko araudiaren arabera, urtarrilaren 31 da inbestidura saioa egiteko azken eguna.

Ciudadanos, PPC eta PSC alderdiek ez dute dataren inguruko eztabaidan sartu nahi izan, eurentzat garrantzitsuena saioaren nondik norakoak eta boto delegatuen eskariaren auzia zehaztea omen baita.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Alderdi politikoak albisteak Gaurko azken orduko albistea Kataluniako Hauteskundeak gaur Pere Aragonès argazkiak