Politika -

Katalunia

Fiskaltzak, Puigdemonti: 'Immunitateak ez du esan nahi zigorgabetasuna izatea'

Mariano Rajoyk ere hitz egin du larunbat honetan Kataluniako presidente kargugabetuaz: 'Pertsona batek ezin du guztien etorkizuna baldintzatu'.

Carles Puigdemont, berriki hartutako irudian. Argazkia: EFE.
Carles Puigdemont, berriki hartutako irudian. Argazkia: EFE.
Kataluniara itzuli eta inbestidurara aurkeztu liteke Puigdemont

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Fiskaltza Nagusiak ohartarazpena egin dio Kataluniako Generalitateko presidente kargugabetu Carles Puigdemonti; hain zuzen, esan dio haren immunitate parlamentarioak ez dakarrela zigorgabetasunik izatea, eta hortaz, immunitate horrek ez duela salbuesten kartzelara sartzeko aukeratik. Mariano Rajoy Espainiako presidenteak ere hitz egin du Puigdemonten gainean, larunbat honetan, eta esan dio ezin duela 'guztien etorkizuna baldintzatu'.

"Onartezina da interpretatzea immunitate parlamentarioak esan nahi duela zigorgabetasuna", adierazi du Estatuko Fiskaltza Nagusiak agiri batean, eta gogorarazi ere gogorarazi du Auzitegi Gorenak kartzela prebentiboa adostu zuela beste diputatu independentista batzuentzat, matxinadagatik, sedizioagatik eta dirua bidegabe erabiltzeagatik; hain zuzen ere, Puigdemonten aurka ere badaude delitu horiek, eta, hortaz, atxiloketa-agindua dago ebatzita.

Zehaztu duenez, Auzitegi Konstituzionalaren doktrinak beti egin du, forupekoen pribilegioei dagokienez, interpretazio murriztailea egitearen alde. Hala, Fiskaltzak dio immunitateak ekartzen duela, bakarrik, "polizia-atxiloketarik ez egotea; baina ez du esan nahi epaileek ezin izatea eman kartzelara sartzeko agindua".

Fiskaltzaren arabera, Puigdemonten jarrerak (ikertuta egoeran dago), "ihes eginda, eta Kataluniako independentzia ondorioztatu zuten ekintzei eutsita", islatzen du "delituzko plan batean jarraitzen duela, eta plan hori gauzatzeko jarduerak ari dela garatzen".

Ostiral honetan, Junts per Catalunyako diputatu Elsa Artadik ez zuen baztertu Puigdemont Kataluniara bueltatzea, eta diputatuek duten immunitate parlamentarioari apelazioa egitea, Generalitateko presidente hautatu ahal izan dezaten.

Rajoy: "Pertsona bakar batek ezin du guztien etorkizuna baldintzatu"

Bitartean, Sevillan, PPren ekitaldi batean, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak ohartarazi du, Puigdemonten gainean hitz eginda, "errealitatetik kanpo dagoen pertsona batek" ezin duela "guztien etorkizuna baldintzatu".

"Ez dago Gobernu bateko presidentea izaterik Espainiatik kanpo bizi izanez gero. Ez dago inbestituta izateko asmorik izaterik Parlamentura joan gabe; botoa zergatik eskatzen duzun azaldu behar duzu, Parlamentuan. Eta ez dago Espainiatik kanpo bizi nahi izaterik, eta Parlamentuaren kontrola saihesterik, kontrol hori oposizioaren eskubidea baita. Hori sen oneko kontua da".

Rajoyren iritziz, legez kontrakoa da nahi izatea Bruselatik inbestituta izatea eta Generalitatearen presidentea izatea, eta, gainera, ez du aurrekaririk; "eta hori hala bada, 155. artikuluak indarrean jarraituko du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Rajoy Kataluniako erreferenduma gaur Alderdi politikoak berriak Gaurko azken ordukoa Kataluniako hauteskundeak Pere Aragonès bideoak