Politika -
Kartzela politika
Frantziako Justizia ministroak baieztatu egin du presoen gerturatzea
Nicole Belloubetek aitortu du kasuz kasu aztertuko dituztela ETAko presoek Euskal Herritik gertuko kartzeletara lekualdatzeko egindako eskaerak. 13 emakume presoentzat, aldiz, ez dago irtenbiderik.
eitb.eus
Nicole Belloubet Frantziako Justizia ministroak baieztatu du kasuz kasu aztertuko dituztela ETAko presoek Euskal Herritik gertuko kartzeletara lekualdatzeko egindako eskaerak.
France Interren egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, hiru bilera egin ditu Ministerioko ordezkari talde batek Ipar Euskal Herriko hautetsiekin; eta azpimarratu du lehen aldiz presoen gaia jorratzeko marko bat izango dutela.
Bakebidea plataformak eta Ipar Euskal Herriko hautetsiek begi onez jo dituzte presoen gerturatzea iragarri eta baieztatu izana, eta Ibon Fernandez Iradi gaixorik, esklerosi anizkoitzak jota, dagoen presoa askatzea eskatu dute.
Bestalde, ez dute argitu 13 emakumezko presoak Euskal Herritik gertuko espetxeetara eramango ote dituzten, Lannemezanen eta Mont de Marsanen ez baitago emakumeentzako modulurik. Horren harira, Vincent Bru Ipar Euskal Herriko diputatu zentristak jakinarazi du oraingoz ez dagoela irtenbiderik kasu horientzat.