Politika -
Balorazioa
Sarek 2018ko urrian Madrilen mobilizazioa egingo duela iragarri du
Plataforma herritarrak jakinarazi duenez, aldarrikapena Estatura hedatzea da Sareren aurtengo helburua. Oraindik ez dute egunik zehaztu.
Agentziak | Erredakzioa
Sare plataforma herritarrak Madrilen mobilizazioa egingo duela iragarri du 2018ko urrian, gaur goizean atzoko manifestazioa baloratzeko Bilbon egindako agerraldian. Joseba Azkarraga bozeramaileak eta Eusko jaurlaritzako sailburu ohiak azaldu duenez, presoen eta haien familien egoera Estatu espainiarrera hedatzea da 2018an antolakuntzak duen helburua.
Hori dela eta, giza eskubideen alde Madrilen, Katalunian edo Andaluzian lan egiten duten hainbat antolakuntzekin beharrean ari direla azaldu du Azkarragak, "gizarteak" PPren Gobernua espetxe politika aldatzera bultza dezan.
Manifestazioaren balorazio positiboa
Horrez gain, "oso balorazio positiboa" egin dute antolatzaileek atzo Bilbon presoak Euskal Herrira hurbiltzeko egindako manifestazioari buruz, herritarrek "masiboki" parte hartu zutelako. "Gizarte zibilak Mariano Rajoyren Gobernua espetxe-politika aldatzera bultza dezan" lortu nahi dutela azpimarratu du. Ondoren gaineratu duenez, Estatu espainiarrean giza eskubideen aldeko hainbat plataformarekin lanean ari dira, aldarrikapenak haiei helarazteko.
Joseba Azkarragak atzo herritarren deialdiari emandako erantzuna goraipatu du (95.000 eta 100.000 pertsona artean), eguraldia euritsua izan zen arren. Gainera, presoen aldeko aldarrikapena ez zela "alderdikoia" izan berretsi du, "gizarte zibilak eduki baitzuen protagonismoa".