Politika -

Presoen auziaren inguruan

'Inteligentziaz eta Estatu-senaz' jokatzeko eskatu dio Mendiak Espainiako Gobernuari

PSE-EEko idazkari nagusiak esan duenez, "kartzelatik irtendakoan, gizarteari egindako mina aitortu behar dute presoek, guztion artean balore etikoetan oinarritutako elkarbizitza eraikitzeko xedez".

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia, Bilbon. Argazkia: EFE
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia, Bilbon. Argazkia: EFE
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia, Bilbon. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoen auziaren harira, "inteligentziaz eta Estatu-senaz" jokatzeko eskatu dio Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Espainiako Gobernuari. Horrela mintzatu da Euskadiko Alderdi Sozialistaren burua, Frantzian preso daudenak Euskal Herriko espetxeetara gerturatzeko Frantziako Gobernuak hartutako erabakiaren inguruan.

Komunikabideen aurrean Bilbon egindako adierazpenen arabera, Mendiak esan du sozialistek beti defendatu dutela "beste espetxe-politika bat", eta hala demostratu zutela, Gobernuan egonda, ETAko presoak birgizarteratzeko asmoz, 'Langraiz Oka bidea' sustatu zutenean.

Dena dela, Mendiak ohartarazi duenez, "kartzelatik irtendakoan, gizarteari egindako mina aitortu behar dute presoek, guztion artean balore etikoetan oinarritutako elkarbizitza eraikitzeko xedez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bilbo berriak Presoak argazkiak Idoia Mendia bideoak ETA Alderdi politikoak PSE-EE albisteak Gaurko azken orduko albistea Bakea eta adiskidetzea Euskadin