Politika -

EAEANren epaia

ANVren Bergarako zinegotziek talde politikoa galdu dute

Araudia aldatzea onartu zuen Bergarako Udalak 2008an, legez kanpo utzitako ANVren zinegotziekin talde misto bat sortzeko. Estatuko Abokatutzak helegitea aurkeztu zuen erabaki horren aurka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bergarako (Gipuzkoa) Udalaren Araudia baliogabetzea erabaki du gaur Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, izan ere, legez kanpo utzitako ANVko zinegotziak integratzeko Talde Mistoa sortu zuen Udalak. Gainera, sententzia honekin talde horretako zinegotziek eskubide ekonomikoak galdu dituzte.

ANVk gobernatutako beste udal askok egin bezala, araudia aldatzea onartu zuen Bergarako Udalak 2008ko azaroaren 24an, legez kanpo utzitako alderdiaren zinegotziekin talde misto bat sortzeko.

Erabaki horren kontra helegitea aurkeztu zuen Estatuko Abokatutzak, eta EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio orain. Horrela, zinegotzi horiek "atxikimendurik ez" dutela izan behar erabaki du Auzitegiak.

Juridikoki desegindako edo baliogabetutako talde politiko bateko zinegotziek "atxikimendurik gabeko zinegotzi izateko eskubidea baino ez dute, baina talde politikorik ezin dute osatu", epaiaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea