Politika -

Bizkaia

EAJren aurkako pintadak egin dituzte Bizkaiko hainbat batzokitan

Euskadiko eta Bizkaiko EAJko zuzendaritzek gaur goizaldean jasandako 'erasoak' salatu dituzte.

EAJren aurkako pintadak Bizkaiko hainbat batzokitan. Argazkia: EAJ Twitter
EAJren aurkako pintadak Bizkaiko hainbat batzokitan. Argazkia: EAJ Twitter
EAJren aurkako pintadak Bizkaiko hainbat batzokitan. Argazkia: EAJ Twitter

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ alderdiaren aurkako pintadak agertu dira Bizkaiko hainbat batzokitan. "Faxista" deitzeaz gain, "herriaren askatasunaren aurkakoak" direla leporatu diote alderdiari. Hori dela eta, gaur Bilbon egindako manifestazioaren antolatzaileei eta ezker abertzaleari "halako ekintza onartezinak zentsuratzea" eskatu diete jeltzaleek. "Gaur bertan eta publikoki sabotaia horiek ezeztatzea" eskatu dute.

Zornotzako, Arrankudiagako, Arrigorriagako, Ugaoko eta Zorrotzako (Bilbo) batzokiek "jasandako erasoak" salatu dituzte EAJko Euskadiko eta Bizkaiko zuzendaritzek ohar batean.

"Faxista" hitzaz gain, "herriaren askatasunaren aurkakoak" izatea leporatu diote alderdiari pintadetan. Horrez gain, presoen aldeko aldarriak ere agertu dira ('Presoak kalera').

Manifestazioa

"Edozein alderdi politikoren aurka egindako eraso guztiak larriak eta onartezinak izanik, gaurko pintadak are larriagoak dira ezker abertzaleak Bilbon presoen alde antolatutako manifestazioaren egun berean agertu direlako", gaineratu dute EAJko zuzendaritzek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Bilbo Bizkaia Amorebieta-Etxano albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Arrigorriaga bideoak Albisteak Ugao