Politika -
Kontrol saioa
Zapatero: 'Batasuna presaka badabil ere, Gobernuak ez du presarik'
Batasunaren ahotik "entzun ohi ez ditugunak entzun ditugu", Zapaterok aitortu duenez, baina, bere hitzetan, "oraindik ez dute balio".
Erredakzioa
''Baliteke Batasuna presaka ibiltzea, baina Gobernuak ez du inolako presarik", Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearen hitzetan. "Entzun ohi ez ditugun adierazpenak entzun ditugu Batasuneko kideen ahotik, baina oraindik ez dute balio".
"Baliteke Batasuna presaka ibiltzea, baina Gobernuak ez du presarik", erantzun du Zapaterok Gobernuari egindako kontrol saioan.
Erakunde publikoetara bueltatzeko, Batasunak bi bide dauzkala berretsi du: "ETArekin erlazioa eten edo ETA desagerraraztea".
Alderdiei dei egin die Zapaterok, gai honen inguruko "eztabaidarik" ez hasteko.