Politika -

Presoak

Espainiako Arartekoa Ibon Iparragirreren egoera ikertzen ari da

Iparragirre preso mantentzeko darabilen irizpidea zein den argitu dezala eskatu dio Arartekoak Espetxeetako Zuzendaritzari. Iparragirrek hiesa du, azken fasean.

Ibon Iparragirreren aske uzteko eskatuz Ondarroan egindako manifestazio bat. Argazkia: EiTB
Ibon Iparragirreren aske uzteko eskatuz Ondarroan egindako manifestazio bat. Argazkia: EiTB
Ibon Iparragirreren aske uzteko eskatuz Ondarroan egindako manifestazio bat. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Arartekoak Ibon Iparragirre presoari buruzko ikerketa bat jarri du abian, Jon Iñarritu EH Bilduko senatariak egindako galdera baten harira.

Ondarroako presoak hiesa du, azken fasean, eta haren egoera hil ala bizikoa dela ohartarazi dute mediku txostenek. Hala ere, preso jarraitzen du. Iparragirreri baldintzapeko askatasuna ez emateko irizpidea zein den argitu dezala eskatu dio Espainiako Arartekoak Espetxeetako Zuzendaritzari.

Arartekoari bidalitako idatzian, Iñarrituk nabarmendu zuen Iparragirre preso mantenduz haren bizia arriskuan jartzen ari direla.

Iparragirrek hainbat aldiz eskatu du baldintzapean libre geratzea, baina eskaera guztiak atzera bota dituzte beti.

Joan den abenduan, Auzitegi Nazionalak Iparragirre Arrasateko Aita Menni zentrora eramateko agindua eman zuen. Buruko arazoak dituzten presoak hartzeko zentroa da eta segurtasun neurri zorrotzak ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak albisteak Ondarroa Gaurko azken ordukoa Lea-Artibai gaur