Politika -

Erreakzioak

PSOEren zuzendaritzak ere gezurtatu egin du PSE-Batasuna bilera

Jose Blanco idazkariorde nagusiak esan du ez dela "bilerarik izan". Chavesek ere hitz egin du albisteaz eta argi esan du: "Era guztietara esan dugu ezetz".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Blanco Sustapen ministro eta PSOEren idazkariorde nagusiak esan du "zarata gehiegi" dagoela ETA eta Batasunaren baitan izaten ari diren mugimenduen inguruan.

Blancok Madrilen egin ditu adierazpenok euskal egunkariek gaur argitaratu duten albiste bati buruz. Izan ere, duela hilabete inguru Batasunak PSE-EEren ordezkariekin bilera sekretua egin zuela zabaldu dute zenbait hedabidek.

"Ez da bilerarik izan", berretsi du Blancok. Era berean, bere alderdiaren jarrera gaiarekiko oso argia dela azpimarratu du: "Batasunarekin ez dago ezertaz hitz egin beharrik".

Ekitaldi berean, Marcelino Iglesias PSOEren Antolakuntza idazkariak euskal sozialisten bertsioari egin dio erreferentzia albistea gezurtatzeko.

Manuel Chaves Gobernuko hirugarren presidenteordeak ere izan du hizpide ustezko bilera eta argi hitz egin du: "Era guztietara esan dugu ezetz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea