Politika -

Presoak

Ipar Euskal Herriko eragileen 'ahalegin itzela' goraipatu du EPPKk

Euskal gatazkaren konponbidean lanean ari den taldearen "erabakitasuna" eta "heldutasun eredugarria" azpimarratu ditu presoen kolektiboak agiri batean.

EPPKren ekitaldi bat. Artxiboko irudia: EiTB
EPPKren ekitaldi bat. Artxiboko irudia: EiTB
EPPKren ekitaldi bat. Artxiboko irudia: EiTB

E. L. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal gatazkaren konponbidean lanean ari den taldearen "erabakitasuna" eta "heldutasun eredugarria" azpimarratu ditu Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK), Berria-ri eta Naiz-i bidalitako agirian.

"Eskerrak eman nahi dizkizuegu Aietez geroztik presoon eta gure hurkoen alde burututako ekimenengatik, baina batez ere bake prozesua bururaino hel dadin egiten ari zareten ahaleginagatik", adierazi du kolektiboak.

Agirian, hilaren 7an presoen kolektiboko bi ordezkarik Reauko espetxean (Frantzia) Ipar Euskal Herriko ordezkaritzako kideekin izandako bilerari buruzko xehetasunak ematen dituzte.

Horrez gain, abenduaren 9an Parisen presoen eskubideen alde eginiko mobilizazioa nabarmendu du EPPKk. Jakinarazi du, halaber, urtarrilaren 13an bisita edo "ikustaldi greba" egingo dutela presoek, egun horretan Bilbon egingo den mobilizazioa "indartzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iparraldea Zer gertatu da Parisen? Presoak argazkiak Frantzia bideoak ETA Gaurko azken ordukoa Bakea Euskadin