Politika -

Sakabanaketa

Marta Igarriz presoaren senideek istripu 'larria' izan dute

Ezbeharra atzo gertatu zen, bisita batetik etxera bueltan zetozenean. Igarriz Castello I espetxean dago preso.

Marta Igarrizen senideek Leitzan izan zuten istripua, Castellotik bueltan. Argazkia: Etxerat
Marta Igarrizen senideek Leitzan izan zuten istripua, Castellotik bueltan. Argazkia: Etxerat
Marta Igarrizen senideek Leitzan izan zuten istripua, Castellotik bueltan. Argazkia: Etxerat

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marta Igarriz euskal presoaren senideek bisita batetik itzultzean istripu "larria" izan zutela jakinarazi du Etxeratek. Igarriz Castello I espetxean dago, etxetik 550 kilometrora.

Ezbeharra Leitza inguruan gertatu zen, Hernanira bidean zirela. Igarrizen senide bi "larri" zauritu ziren.

Aurten, sakabanaketak eragin duen bederatzigarren istripua izan dela salatu du Etxeratek.

Ohar batean azaldu duenez, arratsaldeko 16:30etan gertatu zen ezbeharra, Igarrizen ahizpa, ama eta izeba zihoazen autoak Leitzako bigarren tunela igaro ostean.

"Elurra egin berri zenez, gurpila eta errepidearen arteko itsaspena ez zen egokiena eta, autoaren kontrola galdu ostean, lehendik bazterbidean istripua izan zuen auto baten aurka jo ziren bortizki".

Ezbeharra gertatu ondoren, Igarrizen ahizpa eta izeba beren kabuz irten ziren autotik. Amak, berriz, laguntza behar izan zuen autotik ateratzeko. Ama eta izeba Poliklinikara eraman zituzten eta obserbazioan jarraitzen dute.

"Ehunka hiritar, euskal preso politikoen senide eta lagun, beraien bizitzak arriskatzera behartuak daude astebururo beraien bisita eskubideak bermatuak egon ahal izateko", salatu du Etxeratek.

Sakabanaketa indarrean jarri zenetik, errepidean 16 senide eta lagun hil direla gogoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak bideoak Albisteak