Politika -
Presoak
Txema Matanzas presoa aske utzi dute, 10 urte eta gero
Abokatu santurtziarra 18/98 auziaren baitan zigortu zuten. 10 urte egin ditu preso.
EITB.EUS
Txema Matanzas abokatu santurtziarra gaur goizean geratu da aske, 10 urteko kartzela-zigorra bete eta gero.
Goizeko 10:00ak inguruan atera da Puerto III (Kadiz) espetxetik. Senideak eta lagunak zain izan ditu kanpoaldean.
Matanzas 2007an espetxeratu zuten, 18/98 auziaren baitan. Auzi horretan zigortutako lagun bakarra geratzen da orain kartzelan: Joxean Etxeberria. Urtarrilaren 4an utziko dute libre.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea