Politika -
Presoak
Frantziak presoen inguruan ez duela aldaketarik egin gaitzetsi du
Michel Tubiana, Mixel Berhokoirigoin, Jean-Rene Etchegaray, Anais Funosas eta Vicent Bru Frantziako Justizia Ministerioaren ordezkariekin bildu ziren atzo Parisen.
eitb.eus
Michel Tubianak, Mixel Berhokoirigoinek, Jean-Rene Etchegarayk, Anais Funosasek eta Vicent Bruk osatutako Euskal Delegazioak bilera egin zuen atzo, abenduak 27, Frantziako Justizia Minsterioko ordezkariekin, hirugarrenez.
Batzarraren ostean ohar batean azaldu dutenez, talde horrek gaitzetsi du aurreko bilkura egin zutenetik ez dela aldaketarik egon presoen gaiaren inguruan, baina ohartarazi du, nolanahi ere, Ministerioa ez dela presoak Mont de Marsan eta Lannemezanera hurbiltzearen aurka agertu.
Halaber, Ministerioak DPS (bereziki zainduak diren presoak) estatutua euskal preso gehiagori kentzeko politikari eutsiko dio, idatziaren arabera, nahiz eta azken bileratik ez dioten erregimena inori arindu.
Horren ildotik, hurrengo asteetan preso bakoitzaren egoera banan-banan aztertzeko eskatuko du ordezkaritza horrek, eta Minsterioarekiko bilerek "epe laburrean" emaitza konkretuak ematea espero dute.