Politika -

Negoziazioen amaiera

Nafarroako eta Espainiako gobernuek Ekonomia Hitzarmenaren eguneraketa sinatu dute

Horrela, urtero 510 milioi euroko ekarpena egin beharko dio Nafarroak Estatuari. Gainera, 145,5 milioi euro itzuliko dizkio Madrilek Foru Erkidegoari, azken bi urteetan gehiegi ordaindu duelako.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa eta Mikel Aranburu Nafarroako Gobernuaren kontseilaria. EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa eta Mikel Aranburu Nafarroako Gobernuaren kontseilaria. EFE
Nafarroako eta Espainiako gobernuek Hitzarmen Ekonomikoa sinatu dute

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernu zentraleko eta Nafarroako Exekutiboko ordezkariek Ekonomia Hitzarmenaren eguneraketa sinatu dute Ogasun Ministerioaren egoitzan. Horrela, Nafarroak Estatuari egin beharreko ekarpena txikiagoa izango da aurrerantzean.

Horrela, Cristobal Montoro Ogasun ministroak eta Mikel Aranburu Nafarroako Gobernuaren Hazienda eta Finantza Politikarako kontseilariak akordioa sinatu dute, Nafarroa eta Estatua Batzorde Koordinatzailearen baitan. Ekonomia Hitzarmenaren eguneraketa 2015-2019 bosturtekoan izango da indarrean.

Hilabeteak negoziatzen eman ondoren, Nafarroak Estatuari egin beharreko ekarpena urtero 510 milioi eurokoa izatea adostu dute bi administrazioek, 2015. urteko ekarpena oinarri hartuta. Honenbestez, aurreko bosturtekorako (2010-2014) adostutako baldintzen luzapenari amaiera eman diote aldeek.

Bi administrazioek sinatutako akordioak oinarrizko ekarpena 510 milioi eurotan finkatu eta 2016ko behin betiko zenbatekoa 497,7 milioi eurotan zehazten du. Gainera, 2017ko behin-behineko ekarpena aurreratzen du: 509 milioi euro. Bestalde, akordioak 2015 urtetik atzeraeraginezko ondorioak izango dituela ezartzen du hitzarmenaren legeak.

Akordioaren arabera, 145,5 milioi euro itzuliko dizkio Madrilek Nafarroari, azken bi urteetan gehiegi ordaindu duelako.

Nafarroako itun ekonomikoa sinadura Cristobal Montoro eta Mikel Aranburu EFE

Cristobal Montoro Ogasun ministroa eta Mikel Aranburu Nafarroako Gobernuaren Hazienda eta Finantza Politikarako kontseilaria. Argazkia: EFE

Akordio "oso positiboa"

Sinaduraren ondoren, "nafarrentzako eta espainiarrentzako akordio oso positiboa da", azpimarratu du Ogasun ministroak.

Zentzu horretan, akordioak erakundeen arteko harremana normalizatzen duela goraipatu du Montorok, "batere zentzurik ez duten" gatazkak saihestuz.

Nafarroako Hazienda kontseilariaren hitzetan, akordio "pozgarria" da Foru Gobernuarentzat, tradizio "historiko" baten parte delako, "1841ean Nafarroako Ekonomi Hitzarmena finantziazio tresna bezala normalizatu zutenetik".

Ministerioaren ulermena eta jarrera ona eskertu ditu kontseilariak. Akordioak erakundeen egonkortasuna bermatzen duela nabarmendu du Aranburuk. Bosturtekoa amaitzeko, helburuak bete aldera "nolabaiteko lasaitasuna" ematen duela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Nafarroa Espainiako Gobernua Espainia bideoak Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua albisteak Madril albisteak gaur