Politika -
Presoak
Euskal Delegazioa Frantziako Justizia Ministerioarekin bildu da
Presoen hurbilketaren inguruko urrats zehatzen bila bildu dira Ipar Euskal Herriko gizartearen eta politikaren eragileak.
Euskadi Irratia | eitb.eus
Frantziako Justizia Ministerioarekin elkartu dira asteazken honetan Ipar Euskal Herriko gizartearen eta politikaren hainbat ordezkari Parisen, euskal presoen egoera aztertzeko. Hain zuzen ere, Michel Tubiana, Mixel Berhokoirigoin, Jean-Rene Etchegaray, Anais Funosas eta Vicent Bruk osatu dute Ipar Euskal Herriko ordezkaritza hori.
Hirugarren bilera izan da, eta urrats zehatzak espero dituzte, tartean hurbilketaren inguruan. Zehazki, hurbilketaren dosierra litzateke xede nagusienetako bat.
Joan den abenduaren 9an Parisen egindako manifestazio jendetsuaren ostean heldu da bilera. Izan ere, "Bakea Euskal Herrian: Orain presoak" lelopean, 11.000 bat lagun inguru bildu ziren mobilizio horretan, antolatzaileek jakitera eman zutenez.