Politika -
Hauteskunde eguneko inkesta bakarrak Ciudadanosi ematen dio garaipena
Kataluniako komunikabidearen inkestak 34-37 eserleku ematen dizkio Ciudadanosi, eta 34-36 ERCri. Hala ere, alderdi independentistek garaipena lortuko lukete.
eitb.eus
Ciudadanosek abenduaren 21eko hauteskundeak irabaziko lituzke, baina alderdi independentistek gehiengo absolutuari eutsiko liokete Kataluniako Parlamentuan, La Vanguardia egunkariak hauteskunde egunean egindako inkesta bakarraren datuak baieztatuko balira.
Horren arabera, Ciudadanos ia berdinduta egongo litzateke ERCrekin. Godo taldeak egindako inkestak 34-37 eserleku ematen dizkio alderdi laranjari, eta 34-36, berriz, ERCri. Hala ere, alderdi independentistek garaipena lortuko lukete.
JuntsxCat (28-29) eta CUP (5-6) alderdi independentistekin batera, gehiengo absolutuari eutsiko liokete ERCk, Godo taldeak telefonoz egindako inkestan jasotako datuak berretsiz gero.
Hauteslekuak itxi eta berehala argitaratu du inkesta Godo taldeak, 20:00etan. 3.200 inkesta egin ditu GAD3 enpresak hauteskunde-kanpaina guztian zehar, ostegun honetako 19:00ak arte.