Politika -
Gobernu Bilera
Ibarretxeri bere jarrerak EAJrekin 'argitzeko' eskatu dio Mendiak
Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, nahiz eta "denborak aurrera egin", zenbait pertsonek "ez dute jarrera aldatu, eta hitzaldi beretsuarekin datoz".
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Juan Jose Ibarretxe lehendakariari eskatu dio autogobernu marko berriari buruz dituen iritziak EAJko buruekin "argitu eta konpontzeko". "Antza, iritzi eta jarrera ezberdinak dituzte", esan du.
Ibarretxek atzo egindako adierazpenei erantzun die gaur Mendiak Gobernu Bileraren ondorengo agerraldian. Lehendakari ohiak Donostiako Kuursal Jauregian ''Urriak 25... Etorkizuna Eraikitzen'' hitzaldia eman zuen; aurretik, Gipuzkoako hiriburuan, bere doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn.
Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, nahiz eta "denborak aurrera egin", zenbait pertsonek "ez dute jarrera aldatu, eta hitzaldi beretsuarekin datoz".
Ibarretxek atzo islatutako jarrerak EAJrekin berarekin "argitu eta konpontzeko" eskatu dio Mendiak.