Politika -
Presoak
Euskal Herriko espetxeetara martxak antolatu ditu Kalera Kalerak
305 preso eta ehun bat iheslari euren familiengandik urrun daudela gogoratu du Kalera Kalerak.
Agentziak | Erredakzioa
Kalera Kalera ekimenak Euskal Herriko espetxeetara martxak antolatu ditu hilaren 23an, 30ean eta 31n, presoen auzia konpontzea exijitzeko.
Gabonetan 305 preso eta ehun bat iheslari euren familiengandik urrunduta izango direla ohartarazi du agiri baten bidez Kalera Kalerak.
Sakabanaketa "modu sistematikoan" aplikatzen dela eta presoen nahiz haien senideen eskubideak "urratzen" direla salatu du. Ildo horretan, presoak berehala hurbiltzea eskatu du Kalera Kalerak.
Abenduaren 23an, 11:00etan, martxa bat antolatu dute Zaballako espetxera; hilaren 30ean, manifestazioa egingo dute Iruñean (18:30); eta abenduaren 31n, elkarretaratzeak deitu dituzte Basauriko eta Martuteneko kartzelatan, 12:00etan.