Politika -
Kataluniako Hauteskundeak
ERCk Estremeran eman dio amaiera kanpainari
Oriol Junqueras epiketarik gabe kartzelan jarraitzea kritikatu du Marta Rovirak hauteskunde kanpainako ekitaldi horretan.
Agentziak | Erredakzioa
Marta Rovira ERCko hautagaiak Oriol Junqueras epaiketarik gabe kartzelan jarraitzea kritikatu du astearte honetan, Estremerako (Madril) kartzelaren kanpoaldean hauteskunde kanpainari amaiera emateko egindako ekitaldian. Halaber, arazoak hitz egiten konpontzeko "demokrazia gehiago" eskatu du Rovirak.
Esan bezala, ERCk gaur itxi du bere hauteskunde kanpaina Estremerako kartzelatik gertu egindako ekitaldi batean. Oriol Junqueras azaroaren 2tik dago espetxe horretan, errebolta eta sedizio delitua egotzita ikertzen ari baitira.
Bestalde, ERCko hautagai nagusiak posta bidez bozkatzea eskatu zuen, eta ERCk astelehen honetan baieztatu duenez, dagoeneko Junquerasek bere botoa eman du Kataluniako hauteskundeetarako.
Bitartean, Carles Puigdemont JuntsxCat alderdiko hautagaiak astearte honetan erantzun dio Junquerasi; Bruselan dago bere buruarekin "kontsekuente" delako eta ukatu egin du ezkutatzen ari dela.
Puigdemonten hitzetan, 2015ean kataluniarrek adierazi zuten "desioa eta borondatea errespetatzen" dutelako joan ziren bera eta bere kontseilari batzuk Bruselara.