Politika -

Ikerketa

1960tik 2014ra gertatutako tortura kasuen amaierako txostena aurkeztuko dute

Iazko udan aurkeztu zuten behin-behineko ikerketa: 4.009 kasu identifikatu zituzten orduko hartan. Behin betiko txostenean kasu gehiago erantsi dituzte.

Etxeberria eta Fernandez, behin-behineko txostenaren aurkezpenean. EiTB
Francisco Etxeberria eta Jonan Fernandez. EiTB
Etxeberria eta Fernandez, behin-behineko txostenaren aurkezpenean. EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta EHUko Kriminologia Euskal Institutuak "1960tik 2014ra bitartean Euskadin gertatutako tortura eta tratu txarrak ikertzeko proiektua"ren amaierako txostena aurkeztuko dute arratsaldean. Iazko udan aurkeztu zuten behin-behineko ikerketa, eta 4.009 kasu identifikatu zituzten. Udatik hona, EHUko 'Torturaren biktimei egia eta aintzatespena' kongresuan aztertu dute txostena, eta bertan jasotakoak eta beste kasu batzuk erantsi dituzte.

Francisco Etxeberria auzitegiko medikuak zuzendu du azterketa, eta hiru medikuk, legelari batek eta 40 ikertzailek lagundu dute lanean.

Behin-behineko txostenean identifikatutako 4.009 pertsona horietatik gehienak gizonezkoak dira, alde handiz (hamarretik bi, emakumezkoak). Kasuak gehiago dira izatez, batzuek tortura saio bat baino gehiago salatu dituztelako. Orotara, milaka herritarrek salatu dute publikoki edota judizialki tratu txarrak edo torturak pairatu dituztela, Poliziako funtzionario publikoengandik.

Mila lekukotza inguru jaso dituzte bideoetan eta audioetan, eta adituen frogak, hau da, Nazio Batuen Istanbulgo Protokoloa 200i aplikatu zaie. Kasu gehienak demokraziaren aldikoak dira, eta adituek ebatzi dute 10etik bederatzi tortura "sendoak" edo "oso-oso sendoak" izan direla. Francisco Etxeberria auzitegiko medikuaren arabera, adituen emaitzok "eztabaidaezinak" dira.

Bilakaera historikoa ikertuta egiaztatu dute 2004tik aurrera salaketak apurka-apurka jaitsi egin direla, eta azken bi urteotan ez dela kasurik erregistratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza EHU berriak Albisteak