Politika -

Elkarrizketa, ETB2n

PP: 'Zapatero eta EAJ okertuz gero, ETAk beste 10-20 urte iraungo du'

2011ko udal eta foru hauteskundeen "hurrengo egunean" PSE-EEk eta EAJk egin lezaketenaz "fio ez" dela esan du Iñaki Oyarzabalek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea eta EAJ "okertuz gero, ETAk beste 10-20 urte iraungo du", esan du Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari nagusiak.

Oyarzabalen aburuz, Zapaterok eta Urkulluk egoera horren aurrean "eman beharreko pausoak" ez dituzte adostu. Dena den, bere alderdia "adi egongo" dela ohartarazi du ETBri eskainitako elkarrizketan.

Zapaterorekin lortutako Aurrekontu Orokorren gaineko akordioarekin, EAJk "euskal sozialistak umiliatu" nahi izana gaitzetsi du PPko buruak.

2011ko udal eta foru hauteskundeen inguruan galdetuta, Oyarzabalek esan du hauteskundeen "hurrengo egunean" PSE-EEk eta EAJk egin lezaketenaz "fio ez" dela esan du Oyarzabalek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea