Politika -

EAEko autogobernua

Lan politika aktiboen transferentzia sinatuko dute gaur

EAJk eta PSOEk 2011ko Estatuko Aurrekontuak aurrera ateratzeko negoziazioan adostu zuten aipatu transferentzia egitea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak biltzen dituen Transferentzietarako Batzorde Mistoa gaur bilduko da Gasteizen, politika aktiboen eskualdatzea sinatzeko, Lehendakaritzako iturriek azaldu dutenez.

Espainiako Gobernuaren iturriek joan den asterako iragarri zuten hitzarmenaren sinatzea, baina Jose Luis Rodriguez Zapaterok bere exekutiboan egindako berregituraketak data atzeratzea ekarri zuen.

Oraingoz ez dute zehaztu sinadura-ekitaldian Manuel Chaves Lurralde Kooperaziorako ministro eta hirugarren presidenteordea Gasteizen izango den ala ez.

EAJk eta PSOEk 2011ko Estatuko Aurrekontuak aurrera ateratzeko negoziazioan adostu zuten aipatu transferentzia aurrera eramatea.

Sinaduraren ostean, Jaurlaritzaren Gobernu-bilerak ostiralean onartuko du 2011ko EAEko Aurrekontuen lege-proiektua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea