Politika -
Katalunia
'Estatu independente baten pentsamoldearekin' botoa ematea eskatu du Puigdemontek
Bestalde, Rajoy eta haren “kokolo kuttunak”, Garcia Albiol, Arrimadas eta Iceta, garaitzeko botoa eskatu du Jordi Sanchezek mugikorreko mezu baten bidez.
Agentziak | Erredakzioa
Abenduaren 21an “Estatu independente baten pentsamoldearekin” botoa ematea eskatu die Carles Puigdemont JuntsxCateko zerrendaburuak herritarrei, Kataluniako Errepublika azaltzeko.
Junts per Catalunyak hauteskunde-kanpainako ekitaldia egin du Vall d’Hebroneko Palau d’Esportsen. 2.500 pertsona baino gehiago bildu dira. Artur Mas Generalitateko presidenta, PDeCATeko zuzendaritza eta Josep Rull eta Jordi Turull kontseilari kargugabetuak bertan izan dira. Jordi Sanchez zerrendako bigarren hautagaiak hitza hartu du telefono mugikorreko mezu baten bidez, oraindik kartzelan baitago.
“A21ean menderatutako erkidego etsi baten pentsamoldearekin botoa eman dezakegu, menperatutako herri etsi baten atariko bezala, edo Estatu baten pentsaerarekin egin. Alderdi klabe batean bozkatzeak hauteskundeetan jokoan dagoenetik desbideratzen gaitu”, ohartarazi du Puigdemontek.
Rajoy garaitzeko botoa eskatu du Jordi Sanchezek
Bestalde, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta haren “kokolo kuttunak”, Xavier Garcia Albiol PPCko zerrendaburua, Ines Arrimadas (Ciudadanos) eta Miquel Iceta (PSC), garaitzeko botoa eskatu du Jordi Sanchezek.
Sanchezek kanpainan egiten duen lehen agerraldia da. Sanchezen hitzetan, sekula existitu ez den indarkeria bat egotzi diote, eta ekitaldian egotea gustatuko litzaiokeela erantsi du, baina espetxeko harresiek eragozten diotela.
“Rajoyk bere esku zikinak atera behar ditu Generalitatetik. Gainerakoak 155. artikuluaren kokolo kuttunak dira”, gogorarazi du Sanchezek. Manipulatu ezin izango duten garaipen bakarra Puigdemontela dela gaineratu du.