Politika -
Kataluniako hauteskundeak
Jordi Sanchez JuntsxCat alderdiaren mitinean egongo da ostiral honetan
Kartzelatik egin beharko du agerraldia, kartzelatik atera eta hauteskunde kanpainako ekitaldietan parte hartzeko eskariari ezetz erantzun baitio Gorenak.
Agentziak | Erredakzioa
Jordi Sanchez JuntsxCat alderdiaren hautagaitzako bigarrena hauteskunde kanpainan egongo da lehenengoz ostiral honetan, alderdiak egingo duen mitin nagusian. Hala ere, argitzeke dago nola egingo duen, kartzelan baitago.
"Ostiralean Puigdemont presidentearekin egongo naiz Vall d’Hebron kirol pabiloian! Askatasuna eta gure ametsak gauzatzeko borondatea ez dute inoiz suntsituko", esan du Sanchezek Twitter bidez.
Hala ere, argitzeke dago nola egingo duen, kartzelatik atera eta hauteskunde kanpainako ekitaldietan parte hartzeko eskariari ezetz erantzun baitio Auzitegi Gorenak.