Politika -

KATALUNIAKO HAUTESKUNDEAK

ERCk Estremerako kartzelaren atarian egingo du kanpaina amaierako ekitaldia

Oriol Junqueras ERCko zerrendaburua espetxeratuta dagoen kartzela atariko ekitaldiaz gain, azken egunean beste bat egingo du Sant Vicenç dels Horts herrian (Bartzelona).

Marta Rovira ERCren zerrendako bigarrena. Artxiboko argazkia: EFE
Marta Rovira ERCren zerrendako bigarrena. Artxiboko argazkia: EFE
Marta Rovira ERCren zerrendako bigarrena. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko abenduaren 21ean Katalunian egingo diren hauteskundeei begira, ERCk bi ekitaldi egingo ditu kanpainako azken egunean (abenduak 19): Estremerako kartzelaren atarian, hain zuzen ere, Oriol Junqueras ERCko zerrendaburua dagoen espetxean, bata, eta Sant Vicenç dels Horts herrian, bestea.

Estremerako ekitaldiaren helburuak azaroaren 2tik behin-behineko espetxealdian dagoen Oriol Junqueras kartzelatzeko erabaki "bidegabea" salatzea eta ERCko zerrendaburu eta Generalitateko presidenteorde kargugabetua aska dezatela eskatzea izango dira.

ERCko iturriek azaldu dutenez, Estremerako ekitaldian, Bartzelonako zerrendako lehen hamabost hautagaiek eta Girona, Lleida eta Tarragonako lehen hiru hautagaiek parte hartuko dute. Horiez gain, ERCko hainbat diputatu eta senatari ere bertaratuko dira.

Dena den, Carles Puigdemont presidentearekin batera Bruselan dauden ERCko bi kontseilari kargugabetuak eta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea ez dira bertan izango.

Bestalde, kanpainako azken egunean beste ekitaldi bat egingo du ERCk, 19:00etan, Sant Vicenç dels Horts udalerrian (Bartzelona), Junqueras bizi den eta alkate izan zen herrian, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Berriak Politika Bartzelona argazkiak Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur Kataluniako Ezker Errepublikanoaren albisteak