Politika -

Katalunia

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute.

Guardia Zibila, Uniposten egoitza nagusia miatzen. EFE
Uniposteko egoitza miatu dute abenduaren 14an. EiTB
Guardia Zibila, Uniposten egoitza nagusia miatzen. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berriro sartu da gaur Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu dute, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta.

Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu dituzte.

Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten.

Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika Kataluniaren independentzia Gaurko azken ordukoa Kataluniako hauteskundeak