Politika -

Katalunia

Gorenak ikerketa gehiago agindu ditu, Kataluniako prozesu independentistaren auzian

Buruzagi politiko independentistei eta erakunde soberanistei buruzko txostenak eskatu dizkio epaileak Guardia Zibilari.

Marta Rovira ERCko bozeramailearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Marta Rovira ERCko bozeramailearen artxiboko irudia.
Marta Rovira ERCko bozeramailearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak Kataluniako prozesu independentistaren aurkako auzia zabaltzea erabaki du eta buruzagi politiko independentista gehiago eta erakunde soberanistak ikertzeko agindua eman dio Guardia Zibilari.

Albiste agentzien arabera, 'Enfocats' izeneko dokumentuan aipatzen diren Batzorde Estrategikoan eta Batzorde Exekutiboan nork hartu zuen parte eta batzorde horien eginkizunak zeintzuk ziren jakin nahi du epaileak.

Horrela bada, Carles Puigdemont eta Oriol Junqueras gain, Anna Gabriel (CUP), Marta Rovira (ERC), Marta Pascal (PDeCAT) eta Artur Mas (PDeCAT) ere ikertuko dituzte orain.

Era berean, ANC eta Omnium Cultural erakunde soberanistetako eta Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko presidenteak eta presidenteordeak ikertzeko agindua eman du Llanerak.

Kataluniako Gobernuak independentziarako diseinatu zuen ibilbide-orrian parte hartu zuten ala ez argitu nahi du epaileak.

Horrez gain, ondoko gertakariei buruzko txostenak ere eskatu ditu: irailaren 20an eta 21ean izandako protestena, urriaren 1eko erreferendumarena eta urriaren 3ko eta azaroaren 8ko greba orokorrena.

Bestalde, Joaquin Forn Barne kontseilari kargugabetua ere ikertzeko agindua eman du, Gorenak debekatu zituen Kataluniako legeen eta erreferendumaren aurrean ze erabaki hartu zituen argitzeko.

 
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Auzitegi Gorena Gaurko azken orduko albistea Kataluniako prozesua zuzenean