Politika -
Hauteskundeak Katalunian
'JxCat zerrendaren garaipenak Carles Puigdemonten itzulera ahalbidetuko luke'
Junts per Catalunyaren zerrenda osatzen duten alkateen iritzian, beren zerrendak abenduko hauteskundeak irabaziz gero, Puigdemontek presidente kargua berreskuratuko luke.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Junts per Catalunya (JxCat) hauteskunde-zerrenda osatzen duten alkateek larunbat honetan azpimarratu duenez, abenduaren 21ean Katalunian izango diren hauteskundeetan beren zerrendak irabaziz gero, horrek kargugabetutako Carles Puigdemont presidentearen itzulera ahalbidetuko luke, Puigdemontek berak ere bere kargua berreskuratuta.
La Garrigan (Bartzelona) izandako hauteskunde-ekitaldian izan dira, eta bertan, ezustekoan, Meritxel Borrès Gobernatze kontseilari ohia agertu da, joan den astelehenean espetxetik atera ostean.
CUP
Eulalia Reguant CUPeko diputatu ohiak eztabaidaren bideari uko egiteko eskatu dio ERCri, "gorren eztabaida" delako, eta "abenduaren 22az geroztik, aldebakarreko bideari berriro eusteko" eskatu dio, "guk egiten ez badugu, inork ez baitu egingo".
Blanesen (Girona) egindako hauteskunde-ekitaldi batean Reguantek gogora ekarri duenez, "gure aurrean gehiengo zabala dugu Kongresuan, autodeterminaziorako eskubidea ukatzen gaituzten monarkia eta Botere Judizialarekin batera".
PSOE
Bestalde, Miquel Iceta Generalitaterako PSCko hautagaiak esan duenez, prozesu independentistak eragindako "umezurtz katalan guztientzako harrera-etxe handia da PSOE". Gainera, azpimarratu duenez, abenduko hauteskundeetan jokoan dago "kaosa eragiten jarraitzeko edo irtenbidea bilatzeko lau urteko epea".
Tarragonako Kongresu Jauregian egin ditu Icetak adierazpen hauek, 500 bat lagunen aurrean, Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusia, Josep Felix Ballesteros Tarragonako alkatea eta Rosa Maria Ibarra Tarragonako PSCko zerrendaburua ondoan izan dituela.
Catalunya en Comú-Podem
Xavier Domènech Catalunya en Comú-Podem (CatECP) zerrendaren hautagaia Terrasan izan da, Bartzelonan, eta adierazi duenez, abenduko hauteskundeetan "ez dugu bi blokeen artean erabakiko, Ines Arrimadas edo Carles Puigdemont, biak eskuman baitaude".
Jazz Cava aretoan Domènechek esan duenez, "Arrimadasen blokea eskola publikoaren aurka doa, eta pribatizazioen alde dago; Puigdemonten blokean, berriz, PDeCAT eta Convergènciaren arteko koalizioa daukagu, ERCrekin, baina beti ere eskuma katalanaren mende".
PP
Maria Dolores de Cospedal Defentsa ministroak 'ero'tzat jo du Carles Puigdemont, horrek joan den egunean plazaratu zuelako katalanek erabaki beharko luketeela Europar Batasunean jarraitu ala ez.
"Europatik kanpo geratzeko erreferenduma egin nahi duela dio Bruselan dagoen ero batek, baina guk dioguna da espainola eta europarra izateko katalan guztiek duten eskubidea defendatuko duela PPk", azaldu du Calafellen (Tarragona) izandako hauteskunde-ekitaldian.
Ciudadanos
Ines Arrimadas Ciudadanoseko hautatagaiak esan du Puigdemontek "nahasmena piztu" duela Katalunian, eta hark hitzeman du bere alderdiak lan egingo duela "senyera eta zentzu ona berreskuratu ahal izateko".