Politika -

Mobilizazioa

Abenduaren 9an Parisen presoen alde izango den martxan parte hartzera deitu du Sarek

Euskal presoen eskubideen aldeko plataformak iragarri duenez, "Euskal Herriko historian data garrantzitsua izango da, urtez pairatutako sufrimendua atzean utziko baitugu".

Xabier Saldias abeslaria, Sareko bozeramailea. Argazkia: EiTB
Xabier Saldias abeslaria, Sareko bozeramailea. Argazkia: EiTB
Abenduaren 9an Pariseko manifestazioan parte hartzeko deia egin du Sarek

0:18

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren abenduaren 9an euskal presoen alde Parisen izango den manifestaziora herritarrak deitu ditu euskal presoen eskubideen aldeko plataforma den Sarek. Horren iritzian, "Euskal Herriko historian data garrantzitsua izango da, urtez pairatutako sufrimendua atzean utziko baitugu".

Sare plataformak Donostian eskaini du prentsaurrekoa. Idoia Ibero eta Xabier Saldias abeslaria aritu dira bozeramaile moduan, 20 bat lagun ondoan izan dituztela, tartean, Beñat Gaztelumendi bertsolaria eta Mariano Ferrer kazetaria. Parisko martxan parte hartzera deitu dute euskal presoen bizi-baldintzak "hobetzeko" asmoz, "Euskal Herrira ekarrita, ohiko legea aplikatuz, dagokien zigor-murrizketak ezarrita, eta gaixo dauden presoak askatuta".

Plataformak gogora ekarri duenez, 'Bakearen Artisauek' martxa abiatu dute Frantziako espetxetan "euskal presoen eskubideak defendatzeko xedez", eta "hainbat mugimendurekin harremanetan daude".

"Hurrengo urratsa kartzeletan eman beharko da, presoek baldintza ankerrak baitituzte", azaldu dute Sareko bozeramaileek. Hori dela eta, gizarte zibilak "motorra piztu behar" duela gaineratu dute, "laguntza bila, guztion artean, egoera hori buelta eman ahal izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Paris azken albisteak Presoak Frantzia ETA Alderdi politikoak berriak Gaurko azken orduko albistea Adiskidetzea Euskadin