Politika -

Aldaketak Gobernuan

Lau donostiar Gobernuan

Historian lehen aldiz, hiru ministro donostiar izango dira Espainiako Gobernuan. Laugarren bat ere Donostian jaioa da, nahiz eta gaztarotik Alacanten bizi izan den.

I. Herce

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egoera bitxia eskainiko du Zapateroren Gobernu berriak. Historian lehen aldiz, hiru ministro euskal jatorrikoak izango dira, gipuzkoarrak, donostiarrak hain zuzen ere. Laugarren bat ere Donostian jaioa da, nahiz eta gaztarotik Alacanten bizi izan den.

Angel Gabilondo Hezkuntza ministroa eta Cristina Garmendia Zientzia eta Teknologiako arduraduna donostiarrak dira, Presidentetzako ministro berria bezala. "Gipuzkoarren taldea" osatzeko, Leire Pajin Osasun ministro berria Donostian jaioa da, nahiz eta ume zela bere familia Alacantera joan zen bizitzera. Oraindik lotura estua du Gipuzkoarekin: aitona-amonak ditu Hernanin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea