Politika -
Epaitegiak
Zortzi pertsona auzipetu dituzte Donostian, egungo turismo eredua salatzeagatik
Desobedientzia eta kalteak eragitea leporatzen diete, pankarta bat jarri eta hura kentzea oztopatzeagatik eta hotel bateko sarrera sinbolikoki okupatzeagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Eleak-Libre mugimenduak jakinarazi du zortzi pertsona auzipetu dituztela egungo turismo eredua salatzeko Donostian egin ziren bi protestatan parte hartzeagatik.
Auzipetuetako biri desobedientzia delitua leporatzen diete pankarta bat jarri eta hura kentzea oztopatzeagatik. Gainerakoei kalteak eragin izana egozten diete, "modu sinbolikoan eta baketsuan hotel bateko sarrera une batez okupatzeagatik".
"Ekintza horiek ezin daitezke delitutzat jo; adierazpen askatasunaren eta antolatzeko eta mobilizaziorako eskubidearen baitan kokatzen dira; eskubide demokratikoez ari gara", azpimarratu du Eleak-Libre mugimenduak.