Politika -
Heriotza
Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskal nagusia hil da
69 urterekin zendu da, Rafael Catala Justizia ministroak jakinarazi duenez.
Agentziak | Erredakzioa
Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskal nagusia hil da, 69 urte zituela, Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak jakitera eman duenez.
Twitterren eman du heriotzaren berri. "Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskalburua, goian bego. Nire maitasuna bere familiari eta lankideei. Justiziarentzat eta fiskaltzarentzat galera handia da".
Romero de Tejadak Zuzenbidea ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta 2013an izendatu zuten fiskalburu, Martin Rodriguez Solen ordez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea