Politika -
Emaitzak
Ia % 40ko parte-hartzea, Arabako kontzejuetako hauteskundeetan
Igande arratsaldeko 19:00ak arte zenbatutako datuak dira. Gasteiz, Langraiz Oka, Legutio, Zanbrana eta Zigoitiako Udalen barne dauden kontzejuetako datuak bildu gabe daude.
eitb.eus
Arabako 334 herrik kontzejuetako ordezkariak aukeratu zituzten atzo, igandea, egindako hauteskundeetan. Arabako Foru Aldundiaren arabera, hautesleen ia % 40k eman zuen botoa. Igande arratsaldeko 19:00ak arte zenbatutako datuak dira. Gasteizko, Langraiz Okako, Legutioko, Zanbranako eta Zigoitiako Udalen barne dauden kontzejuetako datuak bildu gabe daude.
Herritarrei behar dituzten zerbitzu publikoak eskaintzea da kontzejuen lana. Herrietako zerbitzuak eta azpiegiturak mantentzeaz ere arduratzen dira. Mila ordezkari inguruk burutzen dituzte zeregin horiek.
Erabilpen publikorako azpiegiturak eraiki eta mantentzeko konpetentziak bere gain dituzte: landa-bideak, iturriak eta basoak, besteak beste.