Politika -
Nafarroa
Esparza: 'UPNk foru erregimena eta Ekonomia Hitzarmena bermatzen ditu'
Alderdiko presidenteak ekitaldian adierazi duenez, 'nazionalismoaren aurrean aukera bakarra' izateaz gain, 'foru erregimena eta Ekonomia Hitzarmena bermatzen' ditu UPNk.
Agentziak | Erredakzioa
UPNk Alderdiaren Eguna ospatu du igande honetan Andosillan. Javier Esparza presidenteak ekitaldian adierazi duenez, "nazionalismoaren aurreran aukera bakarra" izateaz gain, "foru erregimena eta Ekonomia Hitzarmena bermatzen" ditu UPNk.
Horrez gain, "UPNk Nafarroa eta desberdindutako foru erkidegoaren ikurrak" defendatzen jarraituko duela ziurtatu du alderdiko presidenteak, "Espainia eta Europa barruan". Halaber, "etekin politikoa atera nahi dutenen eraso bidegabeetatik babestuko duela" esan du.
Bestalde, Nafarroa eta Espainiako estatuaren arteko finantza-harremana arautzen duen Ekonomia Hitzarmena "berdinen arteko akordioa" dela esan du, eta "Espainiari leialtasuna eta espainiarrei elkartasuna" adierazteko balio duela.