Politika -

Hauteskundeak

33.000 arabarrek izango dute aukera igande honetan kontzeju berriak hautatzeko

Guztira, 334 kontzeju daude Araban. Foru Aldundiaren babespean daude, eta herritarren ordezkariak dira udalerrietako eguneroko zenbait arlotan.

Asparrenan, Francisca Saezen irudian, bederatzi Kontzeju daude.
Asparrenan, Francisca Saezen irudian, bederatzi Kontzeju daude.
Nola funtzionatzen dute Arabako kontzejuek?

1:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33.000 herritarrek, alegia, Arabako biztanleen % 10ek, aukera izango dute gaur, igandea, Arabako kontzejuetarako hauteskundeetan parte hartzeko. Guztira, Arabako 334 kontzejuetako hautesleek erabaki beharko dute nortzuek ordezkatuko dituzten aipatutako erakundeetan ondorengo lau urteotan.

Maria Pilar Garcia de Salazar Arabako Ekonomia Garapenaren eta lurralde Orekaren Saileko diputatuak agiri batean azaldu duenez, kontzejuek izaera juridiko propioa dute, eta erabateko autonomia. Arabako Foru Aldundiaren babespean daude. Kontzejuen lana da herritarrei eskaintzea behar dituzten zerbitzu publikoak. Hortaz, ordezkaritza-bide zuzenena dira hainbat gaitan: adibidez, bideak konpontzen; kale, lorategi eta kirol-instalazioak mantentzen, mendiak zaintzen, argiterian, uraren kudeaketan… Eskumen osoa dute gai horietan jarduteko, eta herritarren interesak kudeatzeko.

Finantziazio-defizita

Radio Euskadin izandako elkarrizketa batean, Javier Argote Kontzejuen Elkarteko presidenteak nabarmendu du kontzejuek 33.000 bat arabarren ordezkaritza dutela; hau da, Arabako biztanleriaren % 10ena, baina bakarrik jasotzen dutela toki-erakundeei zuzendutako aurrekontuaren % 1,9. Argotek finantziazio-defizit hori nabarmendu nahi izan du, eta, halaber, garrantzitsutzat jo du gaur hautatu behar dituzten erakundeen lana.

Arabako Kontzeju gehienak irekiak dira, eta herritarren asanbladek kudeatzen dituzte; Batzar bana eta presidente bana dute asanblada horiek. Gaur hautatuko dutena Batzarra eta Presidentetza dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Araba Laudioko bideoak Ramiro Gonzalez Gasteiz Guardiako argazkiak Agurain albisteak Albisteak Arabako Errioxa Arabako Mendialdeko Kuadrilla gaur Aiarako kuadrilla Arabako Lautadako kuadrilla Arabako Foru Aldundia azken ordukoa