Politika -
Elkarrizketa ETBn
Olano: 'Negoziazioarekin lortutako etekina herritarrentzat izango da'
Gipuzkoako diputatu nagusiak uste du PSEk galdu egin duela akordioarekin "hauteskunde" ikuspuntutik begiratuta, izan ere, EAJ izan omen da "lidergoa" bere gain hartu duena.
Erredakzioa
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak uste du Zapateroren Gobernuarekin aurrekontuen inguruan lortu duten akordioaren etekina "herritarrentzat" izango dela. Hori horrela, "herri horren, Euskadiren" ordezkari nagusiak, lehendakariak, ere irabazi egin duela azpimarratu du; baina "hauteskunde" ikuspuntutik begiratuta galdu egin duela, EAJ izan baita autogobernu gehiago lortzeko "lidergoa" hartu duena.
ETBren Egunon Euskadi saioari eskainitako elkarrizketa batean EAJren buruzagiak azaldu duenez, eskumen guztiak lotu ez badituzte ere, "oso garrantzitsua" da aldebiko batzordea eratu izana, "eskumenak garatzeko mekanismoa irekitzen" duelako.
Otegiren elkarrizketa
El Pais egunkariak Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruari egindako elkarrizketari buruz galdetuta, bi gai azpimarratu ditu: "Sektore horren buruzagi gorenak bide hori (indarkeriarik gabekoa) baieztatzea" eta aipatu egunkariak "elkarrizketa estraofiziala egiteak Estatua mugimenduak egiten ari dela uztea agerian".