Politika -

Katalunia

Puigdemont, Rajoyrekin Belgikan biltzeko prest

"Bilerak behar ditugu, elkarrizketa", adierazi dio presidenteak Alemaniako irrati kate bati.

Puigdemont, artxiboko irudi batean. EiTB
Carles Puigdemont. EiTB
Puigdemont, artxiboko irudi batean. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Zalantzarik gabe". Horrela erantzun du Carles Puigdemont presidenteak Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuarekin Belgikan biltzeko prest egongo ote litzakeen galdetu diotenean. Alemaniako Deutschlandfunk irrati kateari elkarrizketa eskaini dio Puigdemontek, eta bertan egin ditu adierazpenok.

"Hitz egin behar dugula uste dut. Bilerak behar ditugu, elkarrizketa. Mundu guztiak ikusi du Katalunian gertatzen ari denak ez duela Gaztela-Mantxa edo Errioxan geratzen denarekin zerikusirik", nabarmendu du.

Espainiako Gobernuak Konstituzioaren 155. artikulua zelan ezarri duen eta abenduaren 21eko hauteskundeak nola deitu dituen kritikatu du, beste behin, presidenteak.

Buruzagi katalanaren arabera, hauteskunde horien ostean Parlamentuaren osaera aldatzen ez bada, Rajoyk "galdu" egingo du. "Denetik probatu du, eta ez du arazoa konpondu, are okertu egin du", deitoratu du.

Kataluniako Kontzertu Ekonomikoa

EAEn eta Nafarroan dagoen finantza sistema Katalunian ezartzea onartuko lukeen galdetuta, interesgarritzat jo du Puigdemontek, baina ohartarazi du ez dirudiela halako proposamenik helduko zaienik, Estatutua 2006an "murriztu" zutelako.

"Espainiako Gobernuak proposamen hori egiten badigu, entzun egingo dugu, baina gaur gaurkoz ez dago mahai gainean", nabarmendu du. Gogorarazi duenez, Kataluniako alderdiek ez dute Konstituzioaren erreforma bultzatzeko modurik, Kongresuan "gutxiengoa" baitira (350 eserlekutik 47 baino ez dituzte).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Rajoy Brusela albisteak Kataluniaren independentzia Belgika albisteak Espainiako Gobernua Alderdi politikoak berriak Gaurko azken orduko albistea Kataluniako hauteskundeak Pere Aragonès bideoak