Politika -

Iparraldea

Kataluniaren erabakitzeko eskubidearen aldeko martxa egin dute Baionan

Deialdiaren antolatzaileek salatu dutenez, "Kataluniako Gobernu legitimoaren parte bat preso sartuz, Madrilek etapa berria gainditu du errepresioaren bidean".

Kataluniako prozesuaren aldeko manifestazioa, Baionan

1:02

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako prozesu independentistari babesa erakusteko manifestazioa egin dute larunbat arratsalde honetan Baionan, EH Baik deituta. 'Kataluniarekin bat. Democratie et autodetermination' lemapean manifestatu dira 500 bat lagun, eta bere etorkizuna erabakitzeko Kataluniak duen eskubidea babestu nahi izan dute.

"Kataluniako Gobernu legitimoaren parte bat preso sartuz, Madrilek etapa berria gainditu du errepresioaren bidean", salatu dute martxaren antolatzaileek, EH Baiko ordezkariek. Gainera, Espainiako Gobernuaren "jarrera arduragabea" kritikatu dute, eta "europar erkidegoaren isiltasun jasanezina" ere.

Antolatzaileen hitzetan, Kataluniako herriak "era baketsuan adierazi duen borondatea" errespetatu egin behar da. Hori dela eta, babesa adierazi diote Errepublika aldarrikatzeko Kataluniako Parlamentuak egindako erabakiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Iparraldea argazkiak Kataluniako erreferenduma gaur Baionako albisteak Alderdi politikoak Gaurko azken orduko albistea Kataluniako hauteskundeak Azken ordukoa protestak