Politika -

Katalunia

Belgikako Justizian konfiantza duela esan du Rajoyk

“Botere judizialean konfiantza dut eta, batez ere, errespetatu eta haren erabakiei men egingo diet. EBren oinarrizko balio eta funtsezko printzipioetako bat da”, azpimarratu du.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Göteborgeko (Suedia) goi-bileran. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Göteborgeko (Suedia) goi-bileran. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Göteborgeko (Suedia) goi-bileran. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako Justizian konfiantza duela esan du gaur Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak. Carles Puigdemont presidentaren eta Bruselan dauden lau kontseilari kargugabetuen inguruan hartuko duen erabakia errespetatuko duela erantsi du buruzagiak.

“Botere judizialean konfiantza dut eta, batez ere, errespetatu eta haren erabakiei men egingo diet. EBren oinarrizko balio eta funtsezko printzipioetako bat da, legea eta zuzenbidezko Estatuarenganako eta botere-banaketarenganako errespetua”, adierazi du Rajoyk Göteborgeko (Suedia) goi-bileraren ondoren.

“Hori zalantzan jartzen hasten baldin bagara, bide onetik ez goazela iruditzen zait. Ondorioz, ez nauzue gehiago entzungo, erabakia bata ala bestea izan, justizia auzitegien ebazpenak errespetatu eta obeditu baino ez”, gaineratu du.

Charles Michel Belgikako lehen ministroarekin bildu da gaur Espainiako Gobernuko presidentea, baina aldebiko bileran Kataluniako krisiaz hitz egin ez dutela esan du Rajoyk, “Espainiako eta Belgikako justiziak independenteak direlako, eta ondorioz, gobernuek ez dugu zeresanik gai horretan”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Politika albisteak Rajoy albisteak Kataluniako erreferenduma Belgika argazkiak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Gaurko azken orduko albistea Pere Aragonès albisteak