Politika -

Katalunia

Kataluniako Gobernua ez da Diputazio Iraunkorrean agertu 155. artikulua dela eta

Ganberaren araudiaren arabera, Gobernuko kideek eztabaidara joan eta hitz egiteko eskubidea dute, ez ordea bozkatzeko. Edonola ere, ezin dute joan, batzuk kartzelan eta beste batzuk Bruselan daudelako.

Kataluniako Parlamentuan urriaren 10ean egindako saioaren argazkia. Iturria: EFE
Kataluniako Parlamentuan urriaren 10ean egindako saioaren argazkia. Iturria: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Gobernuko ordezkari bat ere ez da agertu Parlamentuko Diputazio Iraunkorrean gaur, asteazkena, Justizia Administrazioko langileen behin behineko ezintasuna dutenen laguntzen dekretua eztabaidatzeko saioan.

Gobernuko kideek parte hartu ohi dute Parlamentuan, horren moduko eztabaidak egiten direnean, baina Carme Forcadell Parlamentuko presidentearen esanetan, ezin izan dute agerraldia egin Katalunian Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu dutelako.

Lluis Rabell SiQueEsPoteko buruak esan duenez, "anomalia larria" da Gobernuko kideek parte hartzeko aukera ez izatea 155.agatik. Alderdiaren iritzian, administrazioaren arazoa da, baita politikoa ere. Baita Gabriela Serrak (CUP) ere egin du bat iritzi horrekin.

Roger Torrent JxSiren diputatuaren esanetan,  "anomalia demokratiko eskandalagarria" da Gobernu katalaneko kideek Parlamentura joan ezin izatea, eta Espainiako Gobernuari egotzi dio errua, Katalunian esku hartzeagatik.

Ganberaren 75.6 artikuluk dioenez, Gobernuko kideek, hala nahi izanez gero, Diputazio Iraunkorrera joateko eskubidea daukate, eta hitz egin dezakete, ez ordea bozkatu, baina horietako inork ez du aukera izan.

Kargugabetutako kontseilari batzuk Estremera eta Alcala Meco espetxeetan daude, Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak hala erabakita, eta gaineratukoak Bruselan daude, Carles Puigdemont presidentearekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur Pere Aragonès bideoak