Politika -

Adierazpena

'Eskubideen urraketa' salatu eta gaixo larri dauden presoak askatzea eskatu du Sarek

Joseba Azkarraga presoen aldeko plataformako bozeramaileak 'gorrotoan eta mendekuan oinarritutako espetxe-politika jasangaitza' ezartzea leporatu dio Espainiako Gobernuari.

Sarek giza-katea antolatu du Basaurin
Sarek giza-katea antolatu du Basaurin
Sarek giza-katea antolatu du Basaurin

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare herritarra plataformako bozeramaileak, Joseba Azkarragak, "gaixo larri dauden presoen askatasuna eskatzea ez dela amore ematea" azaldu du. Basaurin larunbat goizean antolatutako ekitaldian egin ditu adierazpenok, kartzelatik osasun-etxera egindako giza-katea amaitutakoan.

Aldi berean, Espainiako Espetxe Zuzendaritza kritikatu du, gaixo larri dauden presoek "bi hilabeteko bizi-itxaropena baino ez dutela egiaztatzen denean soilik aske uztea" defendatzen duelako.

Joseba Azkarraga presoen aldeko plataformako bozeramaileak "gorrotoan eta mendekuan oinarritutako espetxe-politika jasangaitza" ezartzea leporatu dio Espainiako Gobernuari. Horrez gain, epaitegiei egotzi die "legedia ez betetzea" babestea.

Ibon Iparragirre presoaren kasua "zigor eta mendeku" politika horren "adibide garbia" dela azpimarratu du Sareko bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gaurko azken ordukoa