Politika -
Lezo operazioa
Ignacio Gonzalezenak diren 5,4 milioi dolar atzeman dituzte Kolonbian
Isabel II.a Kanalean egindako legez kanpoko eragiketei esker lortutako dirutza ei da.
Agentziak | Erredakzioa
5,4 milioi dolar eskudirutan (4,6 milioi euro, gutxi gorabehera) eta hainbat etxebizitza. Denak Ignacio Gonzalez Madrilgo presidente ohi eta PPko kidearenak omen. Auzitegi Nazionalak Kolonbian atzeman ditu dirutza eta higiezinok, Panamako eta Kolonbiako justiziaren laguntzarekin.
SER irrati kateak aurreratu duenez eta EFE albiste agentziari ikerketaren iturriek baieztatu diotenez, Gonzalezek Isabel II.a Kanalean egindako legez kanpoko eragiketei esker lortutako dirutza da. Gonzalez Lezo operazioan atxilotu zuten, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita, beste hainbat delituren artean.
Apirilean sartu zuten preso, eta azaroaren 8an atera zen Soto del Real kartzelatik, berme gisa eskatutako 400.000 euroak egun bakarrean bildu ostean.
SER irrati katearen arabera, dirutza topatu izanak ahalbideratu du baldintzapean aske geratzea.