Politika -

Polizia-operazioa

Gizon bat atxilotu dute Askapenaren operazioaren baitan, Hendaian

Barne Ministerioak "Segiren atzerri harremanetarako egituraren arduradun nagusi" izatea leporatzen dio Uberka Bravori eta bilatzeko eta atxilotzeko agindua zuen bere kontra irailetik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako eta Espainiako segurtasun indarrek Uberka Bravo Corral atxilotu dute Hendaian (Lapurdi) Askapenaren kontra irailaren amaieran hasi zuten polizia-operazioaren baitan.

Uberka Bravo Corralek Auzitegi Nazionalaren atxilotzeko eta bilatzeko agindua zuen bere gain irailaren 27tik, ETAren nazioarteko harremanen ustezko egituraren kontrako operazioa egin zutenetik.

Barne Ministerioaren arabera, Bravo Corral "Segiren atzerri harremanetarako egituraren arduradun nagusia" zen eta Francisco Javier Lopez Peña Thierry-ri atzemandako agirietan agertzen omen zen bere izena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea