Politika -

Adegiren idazkari nagusi ohia

Cabiecesek 'errespetatu' egiten du Urchegik eskoltari uko egin izana

Bestalde, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariarentzat "ez da beharrezkoa" ETAko presoen argazkien inguruko politika aldatzea, izan ere, Txori Barroteko kideen absoluzioa ez da ebazpen irmoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak "errespetatu" egiten du Jose Maria Ruiz Urchegi Adegi Gipuzkoako patronalaren idazkari nagusi ohiak eskoltari uko egin izana. Dena dela, segurtasun pertsonalaren gaiaz hitz egiteko "testuinguru publikoa" ez dela egokiena iritzi dio.

Cabiecesek kazetarien galderei erantzun die Gasteizen Hispanitatearen Egunaren harira egindako ekitaldi batean. Ruiz Urchegik, 1996an ETAren atentatua jasan zuenak, 14 urteren ondoren eskolta zerbitzuari uko egingo diola iragarri izanaz galdetu diote.

Gobernuaren ordezkariak esan du erabaki "pertsonala, beraz, errespetagarria" dela. Hala ere, ohartarazi du "norberaren segurtasun pertsonalaren inguruko gaiak" ez direla "eztabaida publiko" bihurtu behar.

Presoen argazkiak

Bestalde, Cabiecesek gogora ekarri duenez, Justiziak "ez du azken hitza esan" ETAko presoen argazkiak erakustearen inguruan. Izan ere, Txori Barrote konpartsako lau kide absolbitu egin dituzte terrorismoa goratzeagatiko salaketagatik, baina Auzitegi Nazionalaren erabakia irmoa ez denez, ETAko presoen argazkiak kentzeko politika aldatzea ez dela beharrezkoa iritzi dio.

Cabiecesek zehaztu duenez, Auzitegi Nazionalak "kasu zehatz bat" aztertu du eta hori ez omen da "Justiziaren azken hitza". Gainera, Fiskaltzak eta Dignidad y Justiciak ebazpenaren kontrako helegitea jarriko dutela iragarri dute dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea