Politika -

Katalunia

200 bat alkatek Kataluniako egoera azalduko dute gaur Bruselan

Associació Catalana de Municipi eta Associació de Municipis per la Independència elkarteek ostiralean erabaki zuten hiriburu belgikarrera jotzea, elkarrekin egindako bilera batean.

200 alkate katalanek Kataluniako egoera zein den azaldu dute Bruselan

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako 200 bat alkate Bruselara joan dira gaur, asteartea, "aurrez aurre" Kataluniak bizi duen egoera azaltzeko, Generalitatearen hainbat kargu kartzelan sartzeko eta 155. artikulua aplikatzeko erabakia dela eta.

Hala azaldu dute Catalunya Radion Miquel Buch Premia de Marreko alkate eta Associació Catalana de Municipis (ACM) elkarteko presidenteak, eta Neus Lloveras Vilanova i la Geltruko alkate eta Associació de Municipis per la Independència (AMI) elkarteko presidenteak.

Bruselara joateko erabakia ostiralean bi elkarteek egindako bilera batean erabaki zuten. Buchek azaldu duenez, hegazkin oso bat beteko dute hiriburu belgikarrera joateko 200 bat alkaterekin, baina bikoitza ere izan zitezkeela zehaztu du.

"Bihar bertan goaz eta bihar bertan itzuliko gara", esan zuen Lloverasek. Buchek, aldiz, baieztatu du burujabetzaren aurkako indarkeria poliziala, judiziala eta politikoa dagoela, eta horrek arrazoia ematen die Kataluniako independentziaren aldeko alderdiei.

Foto de família dels alcaldes i alcaldesses a punt de sortir en avió cap a Brussel.les #mayorsforfreedim pic.twitter.com/oKGYnF2MQ9

— Ass. Cat. Municipis (@ACM948) 7 de noviembre de 2017

Fiskaltzak kereila aurkeztu zuen Lloveras, Buch  eta ehunka alkate katalanaren aurka, urriaren 1eko galdeketaren antolakuntzan parte hartzeagatik.

Horiez gain, Empresaris de Catalunya independentziaren aurkako enpresarien elkartea ere izango da gaur Bruselan. Parlamenturako hauteskundeen deialdiaren ondoko egoeraz hitz egingo du. Gainera, Kataluniako enpresek "Espainiako eta EBko esparru juridiko egonkor" baten alde egiten dutela.

12:30ean egingo dute prentsaurrekoa, Europako Parlamentuko areto batean. Josep Bou entitateko presidenteak, Carlos Rivadulla presidenteordeak eta zenbait eurodiputatuk hartuko dute hitza, elkarteak ohar baten bidez zabaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Gaurko azken ordukoa Pere Aragonès