Politika -

Katalunia

Espainiako Estatua 'jardun demokratikotik urrun' dago, Puigdemonten ustez

Meritxell Serret kontseilari kargugabetuak Belgikatik bertatik salatu duenez, Espainian baleude eurak ere espetxean egongo lirateke.

Puigdemont, Belgikako Fiskaltzaren egoitzan. EFE
Carles Puigdemont Belgikan. EFE
Puigdemont, Belgikako Fiskaltzaren egoitzan. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont presidenteak elkartasuna adierazi die kartzelan dauden Kataluniako Gobernuko kide kargugabetuei. Horren ustez, "jardun demokratikotik urrun dagoen Estatuak bidegabe espetxeratu ditu".

"Aske, berme barik. Gogoan ditugu jardun demokratikotik urrun dagoen Estatuak bidegabe kartzelatutako gure kideak", idatzi du presidenteak Twitterren.

 

 

Meritxell Serret Puigdemontekin batera Belgikan dagoen kontseilari kargugabetuak ere sare sozial hori aukeratu du bere iritzia plazaratzeko.

"Belgikan aske gaude, berme barik; Espainian espetxean egongo ginateke. Eskerrik asko emandako babesagatik, batez ere Vallfogona de Balaguer herriari (Lleidako herri horretakoa da Serret)", idatzi du.

 

 

Puigdemont eta Belgikan dauden lau kontseilari kargugabetuak aske baina kautelazko neurriak ezarrita utzi zituzten atzo. Besteak beste, ezingo dute Belgikatik atera baimenik gabe.

Epaileak 15 egun ditu Bruselako lehen auzialdiko epaitegira jotzeko, eta Espainiako justiziak bidalitako euroaginduaren inguruan erabakia hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Katalunia egoera politikoa Politika albisteak Brusela Kataluniaren independentzia Belgika bideoak Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Kataluniako hauteskundeak Pere Aragonès argazkiak