Politika -

Elkarretaratzeak

Protestak Katalunian, kontseilari presoen askatasuna eskatzeko

Bartzelonako Sant Jaume plaza jendez bete da, “Askatasuna preso politikoentzat” eta “Etxean nahi zaituztegu” lelopean.

Milaka lagunek 'preso politiko'en askatasuna eskatu dute Sant Jaume plazan

1:39

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako udaletxeen plazetan milaka pertsona elkarretaratzeak egiten ari dira 19:00etatik, atzo espetxera bidali zituzten kontseilarien, Jordi Sanchez ANCko presidentearen eta Jordi Cuixart Omniumeko buruzagiaren ?askatasuna? eskatzeko.

Bartzelonako Sant Jaume plaza, adibidez, jendez bete da, ?Askatasuna preso politikoentzat? eta ?Etxean nahi zaituztegu? lelopean. ?Ez zaudete bakarrik?, ?Europaren lotsa?, ?Diktadura da, ez da justizia?, ?Gure presidentea Puigdemont da?, ?Greba orokorra? edo ?Askatasuna? oihukatu dute, esteladez eta pankartez jositako plazan.

Bartzelonako udaletxearen atean, ordezkari soberanistak ?Askatasuna preso politikoak! Errepublika gara? pankartaren atzean bildu dira: Agusti Alcoberro ANCko presidenteordea, Antoni Castella Democrateseko buruzagia eta Nuria de Gispert Parlamenteko presidente ohia, besteak beste.

PRESO POLITIKOAK PROTESTA BARTZELONA EFE

PRESO POLITIKOAK PROTESTA BARTZELONA EFE

Ordezkari soberanistak pankarta baten atzean, Bartzelonako Sant Jaume plazan. Argazkia: EFE

Udaletxearen fatxadan beste pankarta bat zintzilikatu dute, ?preso politikoen? askatasuna eskatzeko. Oriol Junqueras presidenteordea eta zortzi kontseilari kargugabetuak espetxera bidali zituen atzo Auzitegi Nazionaleko epaileak.

?Atzera pauso bakar bat ere ez? eta ?Herria ez da geldituko diktaduraren aurrean?, aldarrikatu dute manifestariek elkarretaratzean. Kataluniako ereserkia Els Segadors eta Luis Llachen L?Estaca behin baino gehiagotan abestu dituzte.

Parte-hartzaileen artean, kaiola batean burua sartuta zuen gazte bat eta erabaki judizialengatik ?haserrea? azaldu duten beste hainbat pertsona.

PRESO POLITIKOAK PROTESTAK EFE

PRESO POLITIKOAK PROTESTAK EFE

Manifestari bat Bartzelonako Sant Jaume plazan. Argazkia: EFE

Girona, Lleida eta Tarragona

Elkarretaratzeak beste hainbat herri eta hiritan errepikatu dira, besteak beste, Gironan. Udaltzaingoaren arabera, 4.000 bat pertsonak manifestazioa egin dute zazpi kontseilarien eta ANC eta Omniumeko presidenteen askatasuna eskatzeko.

Era berean, milaka lagun bildu dira Tarragonan. Josep Lluis Carod-Rovira Generalitateko presidenteorde ohiak hitzaldi laburra eman du, abenduaren 21eko hauteskundeak ?garaipen handi bat bihurtzeko?, herritarren parte-hartzea eskatzeko.

Lleidan, 1.500 bat pertsonak elkarretaratzea egin dute Paeria plazan, udaletxearen aurrean.

Gainera, egunean zehar eta Kataluniako herri batzuetan errepideak eta trenbideak itxi dituzte kartzelaratzeen aurka protesta egiteko.

ELKARRETARATZEA BARTZELONA EFE

ELKARRETARATZEA BARTZELONA EFE

Elkarretaratze jendetsua Bartzelonako Sant Jaume plazan. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Berriak Politika Kataluniaren independentzia Gaurko azken ordukoa Protestak gaur